Hemingway Eibarren

2019/03/27
‘Hemingway Traveler’  aldizkaria aurkezpena Eibarren
Card image cap

Ernest Hemingway 1923an iritsi zen lehenengoz Euskadi eta Nafarroara eta erabat maitemindu zuten hemengo jendeak, hemengo tradizioek, kulturak eta gastronomiak. Azkenekoz 1960an bisitatu zituen lur hauek; bisita azkar-azkarra egin zuen bere heriotza baino urtebete lehenago. Eibarrera ere bi aldiz etorri zen ehizarako eskopetak erostera. 1954ko udaberrian Pedro Arrizabalagaren tailerrean izan zen egiten ari zitzaizkion eskopeta baten inguruko xehetasunei buruz hitz egiteko. Badakigu 1956an berriz ere itzuli zela Eibarrera Sarasketaren eskopeta bat erostera; baina Ermuan, Etxebarrian eta Markinan ere egon zen Kuban bizi ziren bere lagun pilotari euskaldunek enkargatu zioten pilotarako materiala erosten.   Apirilaren 4an, 19:00etan, ‘Hemingway Traveler’ (www.hemingwaytraveler.com) doako aldizkaria aurkeztuko da Portaleko aretoan, laugarren ekintza zeinetan lankidetzan aritzen diren Euskadi, Nafarroa eta Errioxa ‘Destino Hemingway-Hemingway Bidaide’ sustatzeko.

Sarrera doian