LARRAÑAGA Y ELORZA, S.A. - 100 URTE

2018/06/04
Enpresaren mendeurrena dela eta, Armagintzaren Museoak “Larrañaga y Elorza S.A. 100 urte” erakusketa antolatu du eta bertan enpresaren ekoizpenaren bilakaera aurkeztuko da. Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 7tik 29ra.
Card image cap

Larrañaga y Elorza S.A. enpresa 1918an sortu zuten Carlos Larrañaga Olaizolak eta Domingo Elorza Zabaletak. Fundatzaile biak Star fabrikako langile onak ziren, su-armak eta ordezko piezak eta osagarriak lantzen zituzten makinen bidez.

Hain onak ziren, Bonifacio Echeverriak lizentzia eman zien girgiluak fabrikatzeko Star markarekin. 1921 urteaz geroztik ez zioten laga produktu hori fabrikatzeari, nahiz eta markaren izena aldatu zioten.

Honela, “Larrañaga y Elorza S.R.C.” izeneko enpresa sortu zuten 1918ko abuztuaren 17an, non hasiera batean bazkide biek lan egiten zuten beste bost langilerekin batera.

Geroago Sozietate Komanditarioa izatera pasatu ziren eta 1951n Sozietate Anonimoa.

Lehenengo Ardantza kalean egon ziren. Geroago Jardinetara joan ziren. Eta handik, 1959an Barrena kaleko 13an jarri zuten enpresa.

Hasieran su-armak egitera dedikatu ziren, “Jubala” izeneko pistola egitera hain zuzen ere. 6,35 mm (25 ACP) eta 7,65mm (32 ACP) kalibreetan fabrikatua, Eibar motako pistola zen, Browning 1906 arman oinarritua.

1923ra arte jarraitu zuten pistola hura egiten, baina 1921ean Larrañaga y Elorza SAk bere produkzioa dibertsifikatu zuen girgiluak eginez. Hori izan da haren jarduera nagusia gaur egunera arte, eta “ALCYON” marka erregistratuarekin komertzializatu da.

Gerra zibilaren ondoren, 1941 inguruan, burdindegiko artikuluak egiten hasi zien: zulagailuak, tornu txikiak, mailuak, birabarkiak… Geroago, eta 1980ra arte, brikolajeko eta burdindegiko produktuak ere komertzializatu zituzten: kortxo-ateratzekoak, pintzak, zukugailuak…

1990ean, enpresaren gestio arlo guztietako birmoldaketa garrantzitsu baten ondoren, soil-soilik girgiluen ekoizpenean espezializatu zen. Halaber, garrantzia hartu zuen marketin arloak eta artikulu berrien sorkuntzak eta merkaturatzeak, haren aukera handituz eta sare komertziala zabalduz sektoreko ferietan parte hartuta.

Instalazioak modernizatu beharra zela eta, duela 10 urte Elgoibarrera lekualdatu zen, non kokatzen den gaur egun.

Aurreko guztiaren ondorioz, Larrañaga y Elorza S.A. ondo kokatuta dago gaur egun segurtasun artikuluen munduko merkatuan “ALCYON” markarekin, zeina mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara esportatzen den.