2017ko Museoen Nazioarteko eguna
Gaiak museoen eginkizuna nabarmentzen du, zeintzuk gizartearen zerbitzura jarrita, herrien arteko harremanak baketzeko zentro bihurtu daitezkeen. Halaber, azaleratzen du iragan mingarri bat onartzea izan daitekeela lehenengo urratsa etorkizun komuna irudikatzeko, errekontziliazioan oinarritutako etorkizuna.
Esan ezin dena museoetan esatea aukeratzean, 2017ko Museoen Nazioarteko Egunaren gaiak ahalbidetzen du gizateriaren iragan mingarrietako kontu ulertezinez jabetzea. Gai hau gonbite bat da museoarentzat, iraganeko istorio traumatikoak baretzeko aktore gisa joka dezan, bitartekaritzari eta adierazitako ikuspuntuen aniztasunari esker.
Armagintzaren Museoak egitarau hau antolatu du egun hori ospatzeko:
Maiatzak 4
Catalogo de la exposición de armas- Museo de la Industria Armera liburuaren aurkezpena Portaleko Areto nagusian 19:00etan
Maiatzak 6
GERNIKA. MINAREN OIHUA erakusketaren inaugurazioa Armagintzaren Museoan 12.30ean Parisen 1937an egin zen Artearen eta Teknikaren Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloian Picassok egindako kuadro handi bat nabarmendu zen. Urte hartako urtarrilean Bigarren Errepublikaren Gobernuak Picassori mural handi bat margotzeko enkargua egin zion. Artistak Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatu zena jakin ondoren, bortizki hunkiturik, Gernika arte-lana pintatu zuen, geroago ikur antibelizista unibertsal bilakatuko zena. Baina Picassoz gain eta nazioartean entzute handikoak ziren beste artista batzuez gain, grabatzaile eta armagin eibartarrik ere bazen pabiloi horretan euren produktuak eta lan ona aurkezten
Tailerrak eta bisita gidatuak GERNIKA. MINAREN OIHUA erakusketara Publiko guztiei zuzenduta, larunbatetan (maiatzak 6,13 eta 20 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan (maiatzak 7,14 eta 21) 11:00etatik 13:00etara.
Erakusketara bisita gidatuak eskola nahiz elkarteentzat . Aurrez eskatutakoak
Maiatzak 17
Hitzaldia: Las crisis económicas a lo largo de la historia Hizlaria: Javier Iza-Goñola de Miguel Portaleko Areto nagusian 19:00etan
Maiatzak 18
Irrati-tertulia margolariekin. Cadena Ser Eibar Ordua zehazteke.
Maiatzak 20
Doako bisita gidatuak erakusketa iraunkorra ezagutzeko. 17:00etan bisita euskaraz 18:30ean bisita erdaraz Bisita gidatuetarako beharrezkoa da izena ematea: 943 708446 museoa@eibar.eus Plaza kopurua: 20 lagun taldeko.
Maiatzak 25
Irrati-tertulia 1937an Parisen egon ziren grabatzaileen eta armaginen senideekin. Cadena Ser Eibar Ordua zehazteke.
Jarduerak guztiak dohainik