TEKNOLOGIA ETA ZIENTZIAREN TOPAKETA ARMAGINTZAREN MUSEOAN

2016/10/25
Eguna: azaroaren 5a, larunbata Ordua: goizeko 10:00etatik 13:30era Lekua: Armagintzaren Museoa
Card image cap

Zientzia eta Teknologiaren Astearen ospakizunen harira, bigarren topaketa teknologikoa antolatu du Armagintzaren Museoak. Oraingoan, bertaratzen direnak Robotikaren lehen urratsak ematen hasi ahalko dira Arduino erabiliz, eta Makeblock ezagutu eta esperimentatu ahalko dute. Makeblock erainkuntza-kit belaunaldi berri bat da, ideala Arduino ikasteko. Halaber, aukera izango dute Mbot-a eraiki eta programatzeko.

Teknologiaren mundura hurbildu nahi duen publiko orori zuzendutako jarduera da hau. Ez da beharrezkoa aurrez ezagutza espezifikorik izatea

Plaza kopurua: 20 Sarrera doan Izena emateko bidali emaila museoa@eibar.eus helbidera Onarpena izen-emateen hurrenkeraren arabera egingo da