Eibarko paisai kultural berriak

2016/10/20
Ondarearen Europako Jardunaldiek lelo hauxe daukate aurten: “Migrazioak eta Ondare Kulturala”. Horren harira tokapeta bat egingo da Eibarren urriaren 20an Armagintzako Museoan 18:00etan, eta Udalak bertara gonbidatzen zaitu. Topaketak hausnarketa eragin nahi du Eibarren urtez urte sortzen eta eratzen doan paisaia kulturalari buruz.
Card image cap

Deialdia irekita dago herriko elkarte, eragile eta kultur erakundeei, denon artean aztertzeko zer eragin izan duten migrazioek ondare kulturalean eta, alderantziz, zer eragin izan duen ondareak migrazioan, oinarritzat haruta museoaren hainbat objektu.

Ondare industriala eta lana izango dira abiapuntua, gure ondare kulturala marrazten duten hainbat gai jorratzeko.

Egitaraua 18:00 Ongietorria eta azalpen laburra gaia testuinguruan kokatzeko 18:15 Eztabaida taldeka 19:15 Ondorio nagusiak 19:45 Mahai-ingurua eta itxiera

Gorka Morenok dinamizatuko du saioa, Ikuspegiko (Immigrazioaren Euskal Behatokiko) zuzendaria.

Eguna: urriaren 20a, osteguna Ordua: 18:00 Lekua: Armagintzaren Museoa (Portalea, 5. solairua, Eibar)

Etorriko zarela espero dugu Informazioa eta izen-emateak urriaren 17ra arte.

e-mail: museoa@eibar.eus tel: 943708446