"Makina eskua da" erakusketa urriaren 30era luzatuko da

2016/08/01
Ibon Aranberri artistaren interbentzioa Donostia 2016, Europako Kultuk Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da. Interbentzioa 2016ko urriaren 30era arte egongo da ikusgai. Bisita gidatuak Ibon Araberriren eskutik : Urriak 14 eta 28an 18.30etan
Card image cap

Formen inbentario baten bidez, «Makina eskua da» interbentzioak armagintza industria zibil bihurtu arteko prozesua ondare material komunaren bidez aztertuko du. Azken urtean, Ibon Aranberrik irakaskuntza teknikoa eta eskuko irakaskuntza bildu zuten eskoletako eta tailerretako gailuak eta piezak bilatu ditu. Hala, Nader Koochaki koordinatzailearekin eta boluntarioekin batera, armagintzako piezen esanahi aldaketa lantzen joan da, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.Interbentzio hori irailaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Formen inbentario baten bidez, «Makina eskua da» interbentzioak gure inguruko armagintza industria zibil bihurtu arteko prozesua ondare material komunaren bidez aztertuko du. Azken urtean, Ibon Aranberrik irakaskuntza teknikoa eta eskuko irakaskuntza bildu zuten eskoletako eta tailerretako gailuak eta piezak bilatu ditu. Hala, Nader Koochaki koordinatzailearekin eta boluntarioekin batera, armagintzako piezen esanahi aldaketa lantzen joan da, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.

Ekainaren 5ean aurkezpen batean bildutako edukiak erakutsi ondoren, Ibon Aranberrik Eibarko Armagintzaren Museoko espazioa eraldatu du, museo-arkitektura zeharkatzen duen antolaketa linealaren bidezko sekuentzia bat proposatzeko. Hala, espazio berean bi erakusketa mota uztartu dituzte: egungo museoetako ibilbide didaktiko-tematikoa eta garai bateko erakusketa dibulgatiboen formalismo zurruna.

«Makina eskua da» Donostia 2016, Europako Kultuk Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko Aldiriak interbentzioen parte da, eta Eibarreko Udalaren, Eibarreko Armagintzaren Museoaren eta herri bereko Armagintza Eskolaren laguntza du.Ibon Aranberri

Ibon Aranberri artista hasieran eskultore bezala trebatu zen. Aranberrik hainbat formatu lantzen ditu, hala nola eskultura, argazkigintza, zinema, idazkera eta lankidetza-praktikak. Bere lana ingurune naturalaren barnean izandako giza esku-hartzean oinarritzen da, inguratzen gaituen historiaren, kulturaren, estetikaren eta politikaren gainezarpen konplexua aztertuta. Bakarka erakutsi du bere lana hainbat erakundetan, adibidez: Vienna secession, Fundació tàpies, Museo nacional Centro de arte reina sofía eta kunsthalle Basel, besteak beste. 2007an, Documenta 12 proiektuan parte hartzera gonbidatu zuten.

Bake-ituna

Bake-ituna Donostia 2016ren asmo handiko proiektua da, eta Telefónicaren babesa du. Aldiriaken zazpi interbentzio artistikoetan Ibon Aranberrik, Asier Mendizabalek, Mitra Farahanik, Eduardo Molinarik/Archivo Caminante, Juan Luis Morazak eta Alejandra Rierak parte hartzen dute. Interbentzio horiez gain, proiektuak erakusketa nagusi bat du: 1515-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean, eta lurralde osoan zabaltzen diren zazpi azterketa-kasu eta azterketa monografiko bat ditu.

Informazio praktikoa

Armagintza Museoa, Eibar. Bista-Eder Kalea, 10, 20600 Eibar.

Interbentzioa: 2016ko uztailaren 29an, 19:00etan: Inaugurazioa 2016ko urriaren 30ean: Amaiera

Ordutegia: Abuztua: asteartetik ostiralera 10:00 –13:30

Iraila: asteartetik ostiralera 16:00–20:00

Urriak: asteazkenetaik larunbatera 16:00–20:00 igandetan: 10:00 –13:00

Bisita gidatuak artistaren eskutik: urriak 14 eta 28an 18.30etan Harremanetarako: aldiriakafueras@dss2016.eu Erref.: Ibon Aranberri