Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Belaunaldiarteko Topaketa

2016/03/01
Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginik, Armagintzaren Museoak Zer nolako biharra emakumeena! belaunaldiar-teko topaketa antolatu du.
Card image cap

8-99 urte bitarteko ama eta seme-alaba, amona eta biloba, zein izeba eta ilobei zuzendutako tailerra. Datorren martxoaren 5an, larunbata, arratsaldeko 17:00tan, heldu nahiz gazteak, ongietorri izango dira.

Eibarko emakumeen ofizioen irudiekin osatutako MEMORY JOLAS baten bidez, belaunaldi desberdinen arteko elkar ezagutza bultzatuko da. XIX.mende amaieratik gaur egun arte, Eibarko mundu profesionalean emakumeek duten papera (eta garai batean zutena) mahai gainean jarriko da, museoko gelei begirada desberdina eskaini eta denboran zehar elkarrekin bidaia berezia eginez.

Jarduera doakoa da eta euskaraz garatuko da.

IZEN-EMATEA: http://www.armia-eibar.eus/contact