'1905 BOJ 2015' aldi baterako erakusketa berria

2015/11/10
BOJ OLAÑETA SL enpresa eibartarrak, bere sorreraren 110. urteurrena dela eta, 1905 BOJ 2015 erakusketa antolatu du, Armagintza Museoan, Portalean. Erakusketa ikusgai egongo da azaroaren 12tik 29ra bitartean.
Card image cap
  1. urte hauetan egindako lanak erakutsiko dituzte bertan. Lantegiaren hastepenetatik hasi - dominen estanpatua, plaka esmaltatuak, sarrailak, giltzarrapoak –eta enpresa ezagunago egin duten bestelako produktuekin jarraituta—latak irekitzekoak edota kortxoa ateratzekoak—.

Erakusketa hau enpresaren sortzaile izandako Manuel Barrenechea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi omenaldia izango da.

Inaugurazio ekitaldia azaroaren 12an izango da, osteguna, arratsaldeko 18.30etan, Armagintzaren Museoan.

Sarrera librea izango du erakusketak museoko ohiko ordutegian.