Teknologia eta Zientzia astea ospatuko dugu museoan. Zatoz!

2015/10/26
Zientzia eta Teknologiaren astearen ospakizunen harira, topaketa teknologikoa antolatu du Armagintzaren Museoak. IKASMAKER Elkarteak eta OMNIS CLUB-ek gidatuko dute ekitaldia
Card image cap

Eguna: azaroaren 7a, larunbata

Ordua: goizeko 11.00etatik 13.00etara

Lekua: Armagintzaren Museoa

Etorkizuneko sorkuntza formetan garrantzitsuak izango diren alderdi teknologiko desberdinak landuko dira bertan; hala nola, 3D-etako inprimagailuak edota Arduino software-a.

Teknologiaren mundura hurbildu nahi duen publiko orori zuzendutako jarduera da.

Leku kopurua: 20

Sarrera doan

Izen-emateko bidali emaila museoa@eibar.eus helbidera

Oharra: Onarpena izen-emateen hurrenkeraren arabera egingo da