Museoen Nazioarteko Eguna

2015/05/11
Munduko museoen elkarteak maiatzaren 18aren bueltan hainbat ekitaldi antolatuko ditu,37. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 2015ean, Museoen Nazioarteko Egunaren gaia “Gizarte jasangarria baterako museoak” izango da.
Card image cap

“Gizarte jasangarria baterako museoak” gaiak aitortzen du museoek duten egitekoa publikoa gizarte solidarioago baten beharraz kontzientziatzeko, gizartea ez dadin izan hain xahutzailea eta errekurtsoak aprobetxa ditzan sistema biologikoak errespetatuz.

Gizarte jasangarriaren kontzeptu hau museoei aplikatuta, Museoen Nazioarteko Egunaren gaiak sustatu nahi du gizartearen kontzientzia hartzea gizakiaren eraginak gure planetan gaur egun dituen ondorioez eta eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko dagoen beharraz.

Armagintzaren Museoak egitarau hau antolatu du egun hori ospatzeko.

Maiatzak 16

Ateak irekiak ohiko ordutegian 16.00etatik 20:00etara Sarrera dohainik

Tailerrak:

Bitxigintza industriala: bi saio, 17:00etan eta 18:30ean. Bakoitzean gehienez 15 partaide.

Banderolen birziklapena: bi saio, 17:00etan eta 18:30ean. Bakoitzean gehienez 15 partaide.

Maiatzak 17

Ateak irekiak ohiko ordutegian 10.00etatik 13:00era Sarrera dohainik

Bisita gidatua erdaraz 10:15ean. 20 lagunentzat. Iraupena ordu bete Bisita gidatua euskaraz 11:30ean. 20 lagunentzat. Iraupena ordu bete Bisita eta tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurrez museoko telefonora deituz (943708446) maiatzaren 13, 14 eta 15ean, 16.00etatik 20:00etara.