Zer nolako beharra emakumeena! Jarduera berria museoan
Belaunaldi desberdinen arteko topaketa bat izango da, ama eta seme-alaba, amona eta biloba, zein izeba eta ilobei zuzendua. Gazte zein helduentzat, azken finean.
Jarduerak bi zati izango ditu. Lehenik eta behin, Eibarreko emakumeen ofizioen irudiekin osatutako Memory jolas ezagunarekin jolastuko dugu. Emakume hauetariko asko Eibarko historian oso garrantzitsuak eta ezagunak izan dira. Jolasean modu koopetatiboan jardungo dugu: inor ez da galtzaile aterako, denok irabazle. Irudi bikotea topatzean, taldeak, ofizio bat egokituko dio eta berari buruz dakiena partekatuko du: zer zuen, edo duen, oinarri; burutzeko jakin beharrekoa; lan baldintzak; lana burutzen zuen edo duen norbait ezagutzen duten; etab. Helduen partaidetza funtsezkoa da gazteenei ezagutza eta bizipen pertsonala trasmititzeko.
Ondoren, begirada desberdin bat botako diogu Museoari. Gidak areto ezberdinetatik eramango du taldea eta Eibarko industrian emakumeak izandako paperaz arituko gara. Zatoz eta Zure bizikleta martxan jar ezazu! izenburua zergatik jarri diogun ulertuko duzu... Doako jarduera izango da, euskaraz. Izen-ematea egunean bertan izango da. Museoko harreran, 16:30etatik 17:00etara bitartean.