"Eibar industriala 2014" erakusketa berria Museoan

2014/11/26
Azaroaren 27an, arratsaldeko 19:30etan izango da inaugurazio ekitaldia.
Card image cap

Aldi baterako izango den erakusketa berri honek, Eibarren kokatzen diren enpresen erakusleiho izatea du helburu.

Gaur egun gure herrian ekoizten diren produktuen aniztasun eta kalitatearen berri eman nahi dugu hain zuzen ere, 1914. urtean, Eibarren ospatu zen "Artearen eta Industriaren Erakusketa Nagusia"n egin zen bezalaxe.

Azaroaren 27tik abenduaren 7ra bitartean, sarrera doakoa izango da.

Datorren urteko martxoaren 29ra bitartean Armagintza Museoko XXI. mendeari dagokion aretoan egongo da ikusgai.