"Martinek armagin izan nahi du" argitalpen berriak sarean

2014/07/11
Liburutegi birtualari argitalpen berriak gehitu dizkiogu. Erremintak, teknika desberdinak eta lantegiko giroa Martinen bitartez ezagutzeko aukera paregabea duzue.
Card image cap

Martin ezagutu nahi duzue? Lehenbiziko lana lortu berri du ehizarako eskopetak egiten dituen armagin-lantegi batean. Armagin ofizio guztiak probatzeko aukera izango du: kaxagin, giltzagin, grabatzaile, kanoigin…

LIBURUTEGIA atalean, adin guztietarako aproposa den material didaktiko berri hau ikusi eta deskargatzeko aukera duzue.