Arma Museoak 100 urte betetzen ditu.

2014/06/19
Arma Museoak 1914. urteko ekainaren 24an bere ateak lehen aldiz ireki zituen. Arma Museoko arma bilduma zoragarri hura da gaur egungo Armagintza Museoaren oinarri.
Card image cap

Armeria eskolan irekitako Museo haren urteurrena ospatzeko eta, bide batez, haren sorreran parte hartu zuten laguntzaile guztiak omentzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi desberdin antolatu dira.

Armeria Museoak 1914. urtean argitaratu zuen lehen katalogo hura sarean jarri dugu hasteko. Era berean, webguneari (www.armia-eibar.net) atal berri interesgarriak gehitu zaizkio, esaterako Dokumentu-funtsa erakusketa birtuala (ERAKUSKETAK atalean). Antzinako katalogo industrialak, iragarkiak, patenteak eta beste hainbat dokumentu bistaratu ditugu hemen. LIBURUTEGIA atalean ere material berria aurki daiteke. Museoarekin eta Eibarko industriarekin zerikusia duten eta gaur egun agortuta dauden liburuak irakur ditzakezue bertan eta baita “Martinek armagin izan nahi du” material pedagogikoa ere. Armaginen lanbide desberdinei buruzko koadernotxo irudiztatuak dituzue hauek.

Udazken honetarako erakusketa iraunkor berriearen inaugurazio ekitaldia aurrikusi dugu. Museoko funtsetatik aukeratutako pieza berriak egongo dira ikusgai.

Abenduan “Eibar Industriala 2014” erakusketa abiaraziko dugu. 1914. urteko erakusketa hura orduko industriaren erakusleiho izan zen bezala, gaur egungo Eibarko industriaren isla izango da Armagintza Museoan antolatuko dugun erakusketaren funtsa.

Ate irekien eguna, hitzaldiak eta beste hainbat gauza ere antolatuko ditugu urtean zehar.