Maiatzak 18, Museoen nazioarteko Eguna

2014/05/12
Armagintzaren Museoak egun hau erakusketa berezi batekin ospatuko du. Parte har zaitez!
Card image cap

XX. mende hasierako gure historia idatzi zuten behargin haien argazkiak ez datoz liburuetan. Partekatu zure historia! zein lanbide zuen zure aitite edo amamak? Bidali euren argazki bat, egiten zuenari buruzko hitz batzuk… irudikatuko duen edozer. Maiatzaren 18tik aurrera, Museoko erakusketa iraunkorrean txertatuko dugu zuk bidalitakoa. Miresmen handia zor diegu!