‘Zuloagatarren balio eibartarrak (1794-2014)’ konferentzia Portalean

2014/05/05
Zuloaga Fundazioko lehendakariak, Ignacio Suárez-Zuloagak, hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, maiatzak 8, Portaleako bigarren solairuko areto nagusian arratsaldeko 19:00etan.

Leinuko lehen Zuloagatarrak 1794. urtean Eibar utzi zuenetik, hamabi izan dira mundu osoko museo desberdinetan artelanak ikusgai izan dituztenak edo eta bilduma garrantzitsuen jabe (aurretik ez da horrelakorik inoiz ikusi). Eusebio, Placido eta Ignacio izan ziren Zuloaga ezagunenak. Damaskinatzaileak lehen biak eta margolari ezaguna, hirugarrena. Zuloaga Fundazioaren ustez, Zuloaga familiaren irautearen funtsa eibartar kontsideratzen dituzten balio horiek mendez-mende aintzakotzat hartzea izan da.