Apirilak 24, osteguna. Zatoz museoan jolastera!

2014/04/10
Eibarko historia, armagintzaren garrantzia eta pertsonaia famatuak uztartu eta ezagutzera emango ditugu pisten jolasari esker.
Card image cap

Apirilaren 24an, osteguna, altxorraren bila ekingo diogu Armagintza Museoan arratsaldeko 17:00etan.

8-10 urte bitarteko gaztetxoentzat izan arren gomendagarria, parte hartu nahi duen edonor etorri daiteke.

Izen-ematea egun berean izango da Museoko harreran 16:00etatik aurrera (2 €)