Prim jeneralaren panteoia zaharberritu dute
Brontzez eta zilarrez landutako plafoiak ditu erdialdean gerra eszenak irudikatuz. Behealdean brontzezko lau ezarkin daude, margotuak eta zilarreztatuak, erlojua eta burezurrarekin batera. Gainerakoa, urrezko eta zilarrezko hariak azkarrago eta kalitate gehiagoz jartzeko ahaleginean egindako ebakidura finez dago estalia. Azkenik geruza ilun bat eman zitzaion babesteaz gain, ederragoa izan zedin. 150 pieza inguruk osatzen dute artelana; 10.000 torloju inguru ditu eta 1.800 kg.ko pisua.
Armagintza Museoan ikusgai duzue, besteak beste, Placido Zuloagak 1884an egindako pieza baliotsua. Urre, zilar eta kobrezko inkrustazioak dituen altzairuzko anfora ikusgarri bat da. Damaskinatua ez izan arren, diziplina honetan izen handienetako baten lana izanik, XIXko Eibar hartan egiten ziren artelanen adibidea da.