Santa Barbara egunez bisita gidatu bereziak

2013/11/27
Abenduaren 4an MUSEOAREN ARIMA ezagutzeko bisita gidatu berezi batzuk antolatu ditugu.
Card image cap

Abenduaren 4an Santa Barbara eguna (armaginen zaindaria) modu berezi batean ospatuko dugu museoan. Sarrera doakoa izateaz gainera, normalean itxita dagoen MUSEOAREN ARIMA erakutsiko diogu bisita gidatu berezietan parte hartzen duen orori. Arma biltegira hiru bisita gidatu egingo ditugu: 16:30, 17:30 eta 18:30etan. Izena ematea egunean bertan egingo da museoko harreran (16:00etatik aurrera). Adi! taldeak oso mugatuak izango dira eta!