Eibarren euskaraz bizi nahi dut

2013/09/13
Irailaren 21ean Euskaraz bizi nahi dut azoka dago antolatuta Eibarko Untzaga plazan eta Armagintza Museoa bertan izango da.
Card image cap

Eibarren euskara ikastea, praktikatzea eta euskaraz bizitzea eta gozatzea errazten eta laguntzen duten egitasmoak plazaratuko dira. Azoka izango da asteburuko ekintza nagusia eta, Eibarko beste hainbat erakunde eta elkarterekin batera, bertan izango gaituzue.

Museoak eskaintzen dituen euskarazko zerbitzuen berri ematea izango da gure helburua eta jai-giroaz gozatzeko aukera emango diogu hurbiltzen den edonori.

Larunbata, irailak 21:

11:00: Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut agerraldia

11:00-14:00 Euskararen azoka Umeentzako tailerrak eta jolasak Gazte eta helduentzako mintzodromo, jolas, bertso-joko, lehiaketa (kalamuako parlamentua) Indianokua gaztelekua zabalik (12:00etatik 13:30era) Musika eta...

*Gerturatzen direnen artean Coliseorako sarrerak eta publikazioak zozketatuko dira.