MADE I N EIBAR tailer arrakastatsua

2013/05/22
MADE IN EIBAR izeneko ekintza batekin ospatu genuen Museoen Nazioarteko Eguna joan den maiatzaren 18an Armagintza Museoan.
Card image cap

Haur eta helduek, familian gozatu ahal izan zuten MADE IN EIBAR tailerra. Eibarko historian murgilduz, industriaz aritu ginen lehenengo,armagintzaz, industria laguntzaileaz eta honen antolamenduak gure herrian izan duen garrantziaz. Ondoren, handik eta hemendik hartutako osagarriekin, asmakizun berriak utzi zizkiguten. Arrakasta ikusita, hasiak gara museoan hurrengo ekintzak prestatzen.