Material didaktiko berria Eibarko Armagintzaren museoan

2012/06/08
Museoa Pausoz pauso, horixe da Eibarko Armagintzaren Museoak Lehen Hezkuntzako umeentzako prestatu duen liburuxka didaktikoa.

Bisitari txikienek bisitaldian jasotako edukiak finkatzeko aukera izango dute joku eta denborapasen bidez.

Liburuxka Museoan bertan eskuratu daiteke. Edo, nahiago izanez gero, Armagintzaren Museoaren web orritik, hezkuntza arloan, deskargatu daiteke.