“MUSEOAREN ARIMA”

2012/04/20
Maiatzak 18. Museoen Nazioarteko Eguna

Munduko museoen elkarteak 2012ko maiatzaren 18aren bueltan hainbat ekitaldi antolako ditu Museoen Nazioarteko Egunaren 35. urteurrena ospatzeko.

2012an, Museoen Nazioarteko Egunaren gaia “ Museoak mundu aldakor batean. Erronka berriak, inspirazio berriak” izango da.

Museoen Nazioarteko Egunak hausnarketara eramango ditu museoetara hurbiltzen diren bisitariak. Komunikatzeko baliabide berriak etengabe sortzen ari diren gizarte honetan museoek jokatzen duten rolaz hausnartzera eramango ditu, eta etorkizunera begira garapen jasangarriaren inguruan museoek azaltzen duten interesa ezagutzera edo berrezagutzera.

Armagintzaren Museoak bere fondoekin eta bildumarekin loturiko jarduera bat antolatu du egun hori ospatzeko.

“MUSEOAREN ARIMA” izeneko jarduera horren bitartez, bisitariek aukera izango dute publikoari begira normalean itxita egoten diren Museoren hainbat esparru ezagutzeko, hau da, ohikoa ez den ibilbide gidatu bat egiteko gonbidapena luzatzen du Museoak. Ibilbide horretan Museoaren biltegiak eta orain gutxi zaharberrituak izan diren piezak ikusi eta ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Izen-ematea egunean bertan egingo da Museoan. Ezin izango da aldez aurretik egin, ezta telefonoz ere.

Beraz, jarduera honetan parte hartu nahi duen bisitariak maiatzaren 18an, ostirala, Museoaren ohiko ordutegian, harreralekura joan eta izena-eman besterik ez du egin behar. Bisitak orduerdiro egingo dira, eta talde bakoitza gehienez 8 lagunekoa izango da. Bisitariak heldu ahala joango dira taldeak osatzen.

Maitzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, sarrera dohanik izango da.

Maiatzaren 13an, ibilbide historikoaren 3. urteurrena dela eta sarrera dohanik izango da.