KOKO-MARRUAK erakusketa
2011/12/16
Koko-marruak: Koko-jantzien erakusketa Armagintzaren Museoan
Aratusteak hurbildu ahala koko-jantziakprestatzen hasteko ordua iristen da. 2008. urtetik aurrera, Kezka dantza taldea inauteriak ospatzeko modu tradizionala bultzatzen ari da. Disfrazaren ordez mozorroa, koko-jantzia aldarrikatu nahi dute, eta koko-janzteko proposamen desberdinak joan da plazaraten koko-eske eta koko-dantzen aratustearen bidez: burburixuak, masustak, sasikartia, mamarruak, koko-dantzariak, hartza... Koko-marru horiek eta beren koko-jantziak ikusi ahal izango dira Eibarko Armagintzaren Museoan ikusgai izango den erakusketan.