EXFIBARek ARMAGINTZA MUSEOA OMENDUKO DU

2011/11/23
EXFIBAR filatelia erakusketak azaroaren 27an irekiko ditu ateak eta Museoari eskainita egongo da.
Card image cap

Portaleako erakusketa gela seiluz beteko da datorren igandetik aurrera eta nagusiei zein txikiei gozaraziko dielakoan gaude. Aurtego erakusketa Armagintza museoari eskainita dagoenez espresuki diseinatutako seilua eta zigilu-marka aurkeztuko dira bertan. 120 beira-arasa inguru hartuko dituzte hogei erakusketariren mailarik altueneko bildumek. Neurri txikiko artelan hauek ikustea beraz ezinbesteko plana izango da udazkeneko arratsalde hauek pasatzeko.

PORTALEko erakusketa gela (Bista eder , 10. Eibar)

Azaroaren 27tik abenduaren 4ra bitartean.

Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00

Larunbat eta igandeak:12:00 – 14:00 / 18:00 – 20:00

*Azaroaren 30ean erakusketa itxita egongo da.