ERANTZUN ONA MUSEOAN

2011/11/14
Bisitari asko bildu ditu museoak Berrikuntza Astearen inguruan antolatutako ekitaldiei esker.
Card image cap

Berrikuntza Astearen harian Armagintza Museoan antolatutako ekintza berezi desberdinek bisitari asko inguratu dituzte bertara. Aste osoan zehar doako sarrera egon den arren, asteburuan egindako jendaurreko eskopeta lanaren erakustaldia eta ezohiko bisita gidatua izan dira dudarik gabe jende gehien erakarri dutenak. Bertaratutakoen ahotan, bisita oso positiboa izan da eta askok harriturik aitortu dute ez zutela horrelako edukirik espero.