BERRIKUNTZA JARDUNALDIAK

2011/11/04
Armagintza museoak berrikuntza jardunaldiekin bat egiten du eta hainbat jarduera interesgarri proposatzen dizkizue

Hain ezaguna den berrikuntza kontzeptua ez da praktika berria Eibarren. Termino hori foro ekonomikoen eta ekonomiako guruen ahotan egon baino lehen, Eibar herri aitzindaria izan zen, berrikuntzaren esentzia ulertu zuen herria. Izan ere, BERRITZEA izan da Eibarko industriagintza, merkataritza eta jarduera sozio-kulturalaren oinarri Jardunaldi hauen bitartez, gure udalean berrikuntzak izan duen, oraindik duen eta etorkizunean izango duen garrantziaren ikuspegia erakutsi nahi da. Armagintza museoak Berrikuntza Jardunaldiak direla eta proposamen interesgarriak ditu eskaintzeko:

Azaroaren 9tik 13ra:

ATE IREKIAK: doako sarrera museora Hilaren 9tik 12ra: 16:00etatik 20:00etara bitartean. Hilaren 13an: 10:00etatik 13:30etara bitartean

Azaroak 12:

ESKOPETA FABRIKATZE PROZESUAREN ERAKUSTALDIA (17:00etatik 19:00etara) Egunean zehar, Lantegi Eskolan ikasitako 3 ikaslek museoan bertan dagoen lanerako bankadan eskopeta egiteko prozesua jendeari erakutsiko diote.

Azaroak 13:

DOAKO BISITA GIDATUA (11:00) Parte hartu nahi dutenek, Museoan bertan edo 943708446 telefonoan izena eman beharko dute (pertsona-kopuru mugatua, 20 pertsona gehienez)