EIBARTAR BALENTRIA HANDI BATEK 50 URTE BETETZEN DITU.
Betidanik esan ohi da eibartarrak ekintzaileak direla eta ez da gutxiagorako. Astelena frontoiko saloian egin zen organo kontzertu bat izan zen guztiaren leherrarazlea. Organo haren perfekzioak liluratuta, Armeria eskolako ikasle ohien talde batek munduan lehen kopia izango zena sortzeko erronka hartu zuen bere gain.
Teklatua egitea izan zen José Luis Elorza eta Ibaceta anaientzat konplexuena. Mekaniko trebeak zarete zuek, agian tonu-sorgailua eraikitzen asmatuko duzue baina inoiz ez duzue teklatua egitea lortuko esan zien behin organogile ospetsu batek.
Lan gogorrak bere fruituak eman zituenean, aurkezpen eskutitza idatzi zuten enpresa amerikarrera. Egun gutxiren ostean Hammond Organeko ingeniari nagusia etorri zitzaien bisitan. Harrituta begiratzen zion, teklatuaren azpialdea ukitu zuen momentu berean jakin zuen kopia zehatz baten aurrean zegoela: Nondik atera dituzue planoak? galdetu zien amerikarrak. Hemendik, erantzun zion Ibacetak bere burua seinalatuz. Eta Ermuatik ekarri dugun jatorrizko organotik