ERABATEKO ARRAKASTA FECIEX-en

2011/09/19
Igandean ateak itxi zituen 2011 FECIEX azokak 30.000 bisitari inguru izan ditu. Bai antolatzaile, bai erakusketari eta baita bisitariak ere orokorrean pozik agertu dira Eibarko Museoaren erakusketarekin.
Card image cap

José A. Monago Extremadurako Juntako lehendakaria izan zen azoka inauguratzeko aukeratua, IFEBA azoka-barrutiaren azaleraren ehuneko ehuna hartu zuten antolatutako merkataritza-jarduera eta bestelako ekintzek, guztira barruko 10.000 metro karratu eta kanpokaldeko 20.000 karratuko azaleraren zati handi bat bete zituztelarik.

“Eibarko armagintzaren museoko bilduma. Eibarko industriaren 600 urte” erakusketak edukitako arrakasta azpimarragarria izan da, Eibarko Udalaren eta Armagintzaren Museoaren lankidetzari esker antolatu ahal izan du FECIEXek erakusketa hau eta 300 piezatik gora egon dira ikusgai azoka egunetan. Armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri honen industria-ondarea eta oroimen historikoa erakustea izan da helburu nagusia. Esther Kareaga, Eibarko Udaleko Euskara eta Kultur zinegotziak, eta Marina Barrena, Armagintza Museoko arduradunaren hitzetan ikusle ugaritasuna eta hauek agertutako jakin-nahia izan dira balorazio positiboa egitearen arrazoi nagusiak.