ARMAGINTZAREN MUSEOA FECIEX 2011 azokan

2011/07/15
ARMAGINTZAREN MUSEOA Badajozen antolatuko den XXI FECIEX 2011 azokako protagonista nagusia

Iberiar Ehiza, Arrantza eta Naturari buruzko azokak 1000 metro karratu hartzen dituen erakusketa tematiko handi bat antolatzen du urtero eta irailaren 15etik 18ra antolatuko den XXI. edizioan ARMAGINTZA MUSEOA izango da protagonista bakarra. Bildumako pieza esanguratsuenekin erakusketa erakargarri bat antolatuko da bertara gerturatzen diren bisitariei armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri honen industria-ondarea eta oroimen historikoa erakusteko asmoz.