Erakusketa: "Eibarko Txirrindulari Elkartearen 85. urteurrena"

2011/03/21
Elkarteak jaiotzetik gaur egunera arte egin duen ibilbidea.
Card image cap

Eibarko Txirrindulari Elkarteak 85. urteurrena betetzen du aurten. Elkargo enblematiko honek urte luzez dihardu lanean, eta orain arte egindako lan guztia eibartarren eskura jarri nahi dute. Gainera, urte luze hauetan txirrindularitzaren inguruan lanean jardun duen pertsona orori merezitako omenaldia egiteko ere balio izango du Portalean egin den erakusketak. Honenbestez, elkarteak jaiotzetik gaur egunera arte egin duen ibilbidea oroitu eta burutu duen lan mardula eskertu asmoz jarriko du ikusgai Eibarko Udalak Txirrindularitza Elkartearen 85, urteurrenaren erakusketa.

Horretaz gain, “Eibarko Txirrindulari Elkartearen 85.urteurreneko” erakusketara datozen bisitariek Orbea markako mountain-bike bizikleta baten zozketan parte har dezekete. Horretarako papertxoa bete dute bere izenekin eta telefono zenbakiekin.

Zozketa maiatzaren 2an 13:00etan izango da eta komunikabideetan azalduko da.

Erakusketa hau Eibarko Portalean ozpatzen da. Portalea erakusketa aretoan. Martxoaren 19tik apirilaren 10era. Asteartetik igandera: 18:30etatik 20:30etara.Astelehenetan itxita eta Martzoak 19, larunbata: 12:00etatik 13:30etara, Martxoak 20, igandea: 11:00etatik 14:00etara. Apirilak 2, larunbata: 18:30etatik 21:00etara. Apirilak 3, igandea: 11:00etatik 14:00etara. Eta Armagintzaren Museoan.Martxoaren 19tik apirilaren 30era. Asteartetik larunbatera: 16:00etatik 20:00etara.Igandeetan: 10:00etatik 13:00etara.Astelehen eta astearteetan itxita.