200 enpresatik gora Armeria Eskolak antolatutako jardunaldian

2011/03/01
Jardunaldia azteazkenean izango da, martxoaren 2an, eta bertan lan-ibiilbidea paregabeak garatu dituzten hainbat pertsonaia ezagun, ikastetxearen enbaxadoreak, aurkeztuko dira.
Card image cap

Armeria Eskola 2012ko mendeurreneko ekitaldiak antolatzen ari da, eta datorren astean Portalea kulturetxean bailarako 200 enpresa baino gehiago bilduko dira jardunaldi batean. Jardunaldi horrretan mendeurreneko ekitaldiak eta ikastetxeak etorkizunerako dituen erronkak azalduko dira. Horrela, Armeria Eskolak betidanik inguruko enpresekin izandako erlazioak sakondu nahi ditu, bai langileen prestaketaren bidez, zein enpresentzako egindako proiektuen bidez, eta bereziki langile ekintzaileei heuren enpresak sortzen lagunduz. Jardunaldia azteazkenean izango da, martxoaren 2an, eta bertan lan-ibiilbidea paregabeak garatu dituzten hainbat pertsonaia ezagun, ikastetxearen enbaxadoreak, aurkeztuko dira.

Portalean izango dira besteak beste: Imanol Arias aktorea, Juan Luis Arregui (Gamesa-ko lehendakari ordea), Mikel Urizarbarrena (Panda Sowftvare enpresaren sortzailea), Natividad García ( Dinitel enpresako arduraduna), eta Aitor Arakistain (Burniker, enpresakoa eta Paris-Dakar proban parte hartutakoa). Horiek guztiak Armeria Eskolatik pasatakoak dira eta mendeurreneko ekitaldietan laguntzeko prest agertu dira.