Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izateko Eibarko Hiriak egin duen lana eskertuko du Udalak
Orain dela gutxi Eibarko hiriari Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izateko ohorea eman ziotenez, Eibarko Udalak bere sasoian hautagaitza horren alde egin zuten erakunde, talde, kolektibo, elkarte eta enpresa guztiei bere eskerrona erakutsi nahi die; baita gainerako erakunde eta eibartar guztiei ere.
Hamairu izan ziren Udalarekin kolaboratu zuten erakunde, elkarte edo enpresak. Eskerrak emateko Eibarko alkateak diploma bat entregatuko die hurrengo erakundeei: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Grupo Alfa, Eibarko Egoitza Zentroa, Codesyntax enpresa, Debegesa, Tekniker-IK4 Fundazioa, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Bic Gipuzkoa Berrilan, Armeria Eskola, Debabarrenako Pertsona Nagusien Kontseilua, El Corte Inglés eta Eibar Kirol Elkartea.
Ekitaldiari hasiera Miguel de los Toyos Alkateak egingo dio. Ondoren, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendapena jasotzeko Eibarko hautagaitzaren alde egin zuten erakundeetako ordezkari batzuk parte hartuko dute.
Ekitaldia datorren otsailaren 23an, asteazkena, 19:00etatik aurrera izango da Portaleko 5. pisuan dagoen Armagintzaren Museoan.