Xabier Martiarenaren hitzaldia

2011/02/11
"Ibarra Familiako Zalduna" gorteko erretratuaren zaharberritze prozesuari buruz mintzatu zen atzo Xabier Martiarena zaharberritzailea.
Card image cap

Hogeita hamar bat lagun bildu ziren atzo Xabier Martiarena zaharberritzaileak Portaleko Areto Nagusian emandako hitzaldian. Hitzaldia ustez baino gehiago luzatu zen honek sortu zuen interesa zela eta.

Martiarenak, Felipe Diriksen margolari flandestarraren “Ibarra Familiako Zalduna” koadroaren zaharberritze prozesuaren arduradunak, hiru ataletan zatitu zuen hitzaldia.

Testuinguruari buruz aritu zen lehenengo zatian, Diriksenen koadroa Tiziano, Velázquez, Zurbarán eta Coello bezalako bere garaiko artista batzuen obrekin konparatuz. Gainera, aro hartako gorteko erretratuen ezaugarriei buruzko erreferentziak ere eman zituen. Ondoren, Madriren bizi zen baina jatorri flandestarra zuen pintoreari buruz mintzatu zen. Azkenik, koadroa zaharberritzeko prozesuak behar izan zituen faseak aztertuz bukatu zuen hitzaldia.