Ibarra Familiako Zaldunaren erretratuari buruzko hitzaldia

2011/02/01
Xabier Martiarena zaharberritzaileak “Ibarra Familiako Zalduna” gorteko erretratuaren zaharberritze lanei buruzko hitzaldia emango du otsailaren 10ean Portalean.
Card image cap

Xabier Martiarenak, Artelekuko zaharberritzaileak, “Ibarra Familiako Zalduna” erretratuaren historiari buruz eta honen zaharberritze lanei buruz hitz egingo du hitzaldian. Kontutan izan behar da, Ibarra familia Eibarko boteretsuenetakoa izan zela.

Gaur egun margolana Museoko “Bizimodua, merkataritza eta gizartea” gelan ikusgai dagoen arren, mendeetan zehar gaizki zainduta egon da. Zaharberritze lanak ia urte bete iraun dute.

Kuadroa jatorri faldestarra zuen Felipe Diriksen pintorearen lana da. 1628 urtean margotu zuen eta pintorearen kotserbatzen den erretratu bakarrenetakoa da. Barroko estiloko erretratua da, “a la española”, hau da, gorputz osokoa, eta Velazquez pintorearen erretratuen estilokoa. Izan ere, kuadroaren jarrerak Sao Paolon dagoen Velazquezek margotutako Conde- Duque de Olivaresen erretratua gogorarazten digu.

Armagintzaren Museoak antolatutako hitzaldi hau Portaleako hitzaldi Aretoan izando da otsailaren 10ean, arratsaldeko 7etan.