Rubén Dariori omenaldia
2011/01/18
Museoak omenaldi beroa egin zion Modernismo hispanoamerikarraren ordezkari gorenari.
Urtarrilaren 16an Armagintzaren Museoak bere IV Urteurrena ospatu zuen Rubén Dario poeta nikaraguarrari omenaldi bat eginez. Ekitaldira era eta adin askotako jendea gerturatu zen. Horietatik ia erdiak latinoamerikarrak izan ziren.
Poetaren bi herrikidek Darioren hainbat olerki ezagun irakurri zituzten, Canción de Otoño en Primavera, Lo Fatal eta Etcétera, etcétera. Ondoren, Lacasiun Eibarko Emakume Latindarren Elkarteak, dantza venezuelar eta ekuatoriarren erakustaldia eskaini zuen.