Museoan antolatutako haurrentzako antzerkiak arrakasta handia izan zuen

2011/01/05
Armagintzaren Museoan egindako antzerki saioan parte hartu zuen haur kopuruak antolakuntzaren aurreikuspena gainditu zuen.
Card image cap

Armagintzaren Museoan ospatu zen sorpresaz beteriko jaialdira ehunetik gora haur gerturatu ziren. Partaidetza antolatzaileek espero zutena baino askoz altuagoa izan zen.

Eibarko umeek “Musika Tresnen Fabrika” antzezlanaz gozatu ahal izan zuten. Honen bitartez, eta musika tresnez lagunduta, musikak duen garrantzia erakutsi nahi izan zen eta haurren parte- hartze aktiboa bultzatu zuen. Ondoren, El Corte Inglesek eskainitako oparien zozketa eta merienda egin zen.

Armagintzaren Museoko langileok guztien parte-hartze eta kolaborazioa eskertu nahi dugu.