"Musika Tresnaren Fabrika" antzezlana Eibarko Armagintzaren Museoan

2010/12/16
"Musika Tresnaren Fabrika" antzezlana eskainiko da Eibarko Armagintzaren Museoan abenduaren 29an, arratsaldeko 5etan.
Card image cap

Armagintzaren Museoak Gabonak ospatuko ditu Eibarko umeekin eta sorpresaz betetako arratsalde bat antolatu du. Lehenengo, Sointek taldearen “Musika Tresnen Fabrika” antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute, eta jarraian merendola bat eskainiko zaie.

Antzezlana 10 urte arteko umeentzat izango da, abenduaren 29an, arratsaldeko 5etan.