Armagintzaren Museoak Santa Barbara eguna ospatuko du

2010/12/03
Abenduaren 4, 5 eta 9an sarrera doan eta oparia izango dute bisitariek eta Areto organoaren kontzertuaren XIV. saiora doazen guztiei Museorako bi gonbidapen emango zaizkie.

Santa Barbara, leherkariekin behar egiten dutenen zaindaria da, eta abenduaren 4an bere eguna ospatuko dela-eta, museoan sarrera doan izango da bisitarientzat eta, gainera, oparia emango zaie. Ate irekien beste bi egun antolatu ditu Museoak, abenduaren 5an eta 9an ere, museorako sarrera doan izango da. Egun hoietan ohiko ordutegia izango du Museoak, 16:00etatik 20:00etara eta igandean, 10:00etatik 13:00etara. Bestalde, Santa Barbarako ospakizunei amaiera emateko, abenduaren 9an, 20:00etan, koliseoan Amañako Pedro Celaya Kultura Batzordeak antolatutako Helmholtz Areto organoaren kontzertuaren XIV. saiora doazen guztiei Museorako bi gonbidapen emango zaizkie.