Armagintzaren Museoan izango da Museoen arduradunen bilera

2010/12/02
Debabarrena, Debagoiena eta Urola Kosta-ko Museoen arduradunak, Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, abenduaren 3an bilduko dira Armagintzaren Museoan.

Armagintzaren Museoa izan da Debabarrena, Debagoiena eta Urola Kosta-ko Museoen arduradunen bilera egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratu duen elkargunea. Toki-beharrak direla eta, Portaleko Areto Nagusian egingo da topaketa, abenduaren 3an. Bertan, Gipuzkoako Museoen atariaren aplikazioa (www.gipuzkoakomuseoak.net) bere osotasunean aurkezteaz gain, hobekuntza eta dinamizazio planak barne, bildutakoek zalantzak, kezka eta ekarpenak konpartitzeko aukera izango dute.

Bilera amaituta, Eibarko Armagintza Museoa ezagutuko dute.