Hitzaldia: La secular industria armera vasca: éxitos y desencuentros con el poder
Urriaren 20an arratsaldeko 7etan izango den konferentzia dela eta, Museoa irekita egongo da 16:00etatik 20:00etara, eta sarrera dohainik izango da.
José María Peláez Euskal Herrian jaio zen eta bertan igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Antzinako armagintzan maisu eta aditu den honek La secular industria armera vasca: éxitos y desencuentros con el poder izenburua duen hitzadia eskainiko digu eta euskal armagintzaren historiari buruzku hausnarketa egingo du. Armekiko gorrotoak eta armen inguruko araudi gogorrak arte honi egin dioten kalteaz arituko da.
Arte eta historiako ikastun eta ikertzaile honek ezaguera tekniko eta zientifiko haundiak ditu. Metalezko antzinako objetuetan gaitua da, eta Metalgintza Historikoko irakaslea izan da Vigoko Unibertsitatean.
Hainbat lan, artikulu eta liburu argitaratu ditu. Horien artean ditugu Portalean aurkeztu zuen Armería Vasca de lujo en el siglo XIX, Ediciones Beta, 2006, eta Desafíos, Encuentros y Duelos de Honor. Estatuko Museoen zenbait fundazio eta erakunderekin kolaboratu du, Eibarko Armagintzaren Museoan, adibidez, aintzinako armen aholkulari izan zen.
José María Peláezen hitzetan, Eibar paper nagusia betetzen du XIX mendeko euskal armagintzan, gaur egun ere, bere artisau-lan kalitatea mantentzen duelarik. Bere pasioak zera esatera bultzatzen dio: antzinako armak objetu biziak direla.