Lambretten VII. Topaketa eta posterra

2010/07/08
"Lambretta"ren lagunek poster berezi bat kaleratu dute Eibarko fabrika egin ziren moto haietako batzuekin. Zapatuan jarriko dute salgai 10 euroan.
Card image cap

Zapatuan, hilak 10, Lambretten VII. Topaketa edo konzentrazioa izango da, eta egun horretan, "Lambretta"ren lagunek kaleratu duten poster berezi jarriko da salgai 10 euroan.

Hona hemen programa:

uztailak 9 22:30 QUEEN festa pantaila handian. 00:00 LA GUARDIA taldearen kontzertua, San Kristobaleko Plazan.

uztailak 10 Lambretta Eibar motorren kontzentrazioa 09:00-12:00 Parte-hartzaileen akreditazioa Untzaga plazan. Lambretta Motorren erakusketa. 12:30 Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarren zehar. 13:00 Lambretta motorren desfilea, San Kristobaleko VII. Igoera. Lambretta motorren erakusketa San Kristobaleko plazan. Parte-hartzaileei ongi etorria eta luncha eta parte-hartzaile aipagarrienei sari banaketa.Besteak beste, Armagitzaren Museoa Saria ondoen berriztaturiko Lambrettari. 14:30 Parte-hartzaileen anaiarteko bazkaria Arrate hotelean. 18:30 Ateraldia LAMBRETTA motorretan eta bainua Mutrikun. 23:00 Udako festa San Kristobaleko Plazan.

uztailak 11 10:00 Ateraldia eskualdean zehar hamarretako-bermut eta guzti. 12:00 Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarren zehar. 14:00 Agur ekitaldia.