ARMAGINTZAREN MUSEOAK SANTA BARBARA EGUNA OSPATUKO DU

2009/11/26
Abenduaren 4an sarrera doan eta oparia izango dute bisitariek.

Santa Barbara, tximistaren kondaira dela-eta, leherkariekin behar egiten dutenen zaindaria da, eta abenduaren 4an bere eguna ospatzen da. X. mendean Metaphrastes-ek utzi zigun kondairak dioenez, Barbara kristau-aroko lehenengo mendeetan bizi eta federa itzuli zen gazte bat izan zen. Aita jentila zuen, eta horrek, fede-ukamenera behartu nahian, bere gazteluko dorrean giltzaperatu zuen Barbara. Aitak bere asmoa bete ezinik, lepoa moztu zion ezpataz. Izugarrizko hilketa horren ondoren, aita tximistak jota hil zen. Mantu gorria, Kristoren odolaren kaliza, olibondo adarra, koroa eta ezpataz irudikatzen da Santa Barbara, bere martirioaren sinboloak. Santa Barbara, Armagin, Artillero, Hargin, Meatzari, Pirotekniko…eta, orokorrean, leherkariekin behar egiten dutenen zaindaria izanda, abenduaren 4an bere eguna ospatuko dela-eta, Armagintzaren Museoak ate irekien eguna antolatu du. Sarrera doan izango da bisitarientzat eta, gainera, oparia emango zaie. Egun horretan ohiko ordutegia izango du Museoak, 16:00etatik 20:00etara.