Museoan erakusketa gune berriak

2009/04/06
Eibarko Industriaren Historiari buruzko Interpretazio Zentruak maiatzaren 13an irekiko ditu ateak.

Armagintza Museoko Eibarko Industriaren Historiari buruzko Interpretazio Zentruak maiatzaren 13an irekiko ditu ateak. 700m2 betetzen dituen gune berri honek, XIV.mendetik gaur egun arte Eibarko industriak izan duen bilakera ezagutzeko ibilaldia proposatzen du.

Zenbait gunetan barrena, bisitariak bilakaera ekonomikoa eta industriala ezagutzeko aukera du: industria metalurgikoaren aztarnak, merkataritza eta ekoizpen jarduerak, gremioen antolaketa, lehenego ekimen pribatuak, eskualdearen industralizazioa eta gizarte mugimenduak, eta ekoizpen bide berriak , besteak beste.

Eibarko tailerretan eta fabriketan egindako tresna betetzen dituzte museoaren gune gehienak. Herritarrek emandako piezei esker museoak bilduma ederra osatu du: bizikletak, josteko makinak, idazteko makinak, etxeko tresneria eta beste batzuk . Bilduma honek bisitaria harrituta utziko du.

Ikus-entzunezko baliabideak lagun, bisitariak gure hiriko memoria historikoa eta ondare industriala era erraz eta atsegin baten ulertuko du.

Inaugurazioa 12etan izango da eta ate irekien egunak antolatu dira maiatzaren 13tik 24 arte. Egun horretan sarrera doan izango da ohiko ordutegian.