ARMAGINTZA MUSEOAREN MERCHANDISINGA DISEINATZEKO I. LEHIAKETA.
2008/09/26
Merchandising lehiaketak baditu irabazleak.
Epaimahaiak bi sari eman ditu. Bata Nestor Perez Valenciagak aurkeztutakoRevolver Boo.k deritzon lanari. Errebolber itxurako liburu-euskarria da, bala bat jaurtitzen ari dena. Xumea, marka oso erraz identifikatzen duena, praktikoa, ekonomikoa eta erreproduzitzeko aukera handia ematen duena.
Bestea, Damaskinatzailearen bola izeneko lanari egokitu zaio. Amaia Ajuriaguerra Ortiz de Zarate, Joseba Aranzabal eta Mikel Treviñok egindakoa da. Diseinatzaile hauek damaskinatzailearen bola oinarritzat hartuta idazmahairako hainbat funtzio dituen tresna sortu dute.
Gainontzeko sariak ez dira eman, ez baita partehartzaile gehiagorik izan.