Euskal festak. Eibar 1908

2008/09/25
Urriaren 9tik abenduaren 15era
Card image cap

Eibarren Euskal Festak antolatu zirenetik ehun urte bete direnez, Eibarko Udalak “Euskal Festak: Eibarren 1908 ” erakusketa antolatu du ehunurteurrena ospatzeko . Festa horiek zirela-eta gure hirian antolatu ziren jarduera garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dugu erakusketaren bidez: Arte eta Industria erakusketa, monografia lehiaketa, banda eta koruen arteko lehiaketak, abeltzaintza erakustaldia …

Sarrera dohainik.

Inaugurazioa urriaren 9an 19:00etan izango da.