Etor zaitez museora udan
Armagintzaren museoak 2007ko udan hasitako dohaineko bisita gidatuen kanpainari jarraipena emango dio aurten. Museoko sarrera ordaindu egin beharko da (3 orokorra eta 1,50 murriztua), baina ez urteko gainontzeko hilabetetan taldeentzat soilik antolatzen den bisita gidatua. Horrela, interesa agertzen dutenek, indibidualki hurbiltzeko aukera izango dute.
Hiru dira gure bisitarien esku jarriko ditugun eskaintzak. Eibar armagintzaren hiria oinarrizko bisita da. Armagintzak Eibarren eta eskualde osoan izan duen garrantzia du ardatz nagusitzat, hiriak izandako garapen historikoa armagintzan pairatutako aldaketekin erlazionatuz. Bisita hau asteartean burutuko da, 19an euskaraz eta 26ean gazteleraz.
Olagizonetik sindikalistara izenburua duen bisitak Eibar eta bere eskualdeari lotutako gizarte gaiak jorratuko ditu, beti ere armagintzaren ildoa baztertu gabe. Horrela, gizarte mugimenduak azalduko ditugu, bai politikarekin lotura estua dutenak, baita lanaren munduari dagozkionak ere. Asteazkena 20an euskaraz eta 27an gazteleraz eskainiko dugu.
Hirugarren bisitaren ardatz nagusia arkitektura industriala izango da eta bereziki gaur egun museoa kokatzen deneko eraikina, eskopeta lantegi gisa sortutako eraikuntza. Eskopeta lantegitik kultura fabrikara bisita museotik kanpo burutuko da, eraikinaren ezaugarriak ikusteko aukera izango dugu horrela. Ostirala 22an euskaraz eta 29an gazteleraz burutuko da azkeneko bisita hau.