ARMAGINTZA MUSEOAREN MERCHANDISINGA DISEINATZEKO I. LEHIAKETA.

2008/05/20
Eibarko Udalak, Armagintza Museoaren Merchandisinga Diseinatzeko I. Lehiaketa antolatu du.

OINARRIAK, ARMAGINTZA MUSEOAREN MERCHANDISINGA DISEINATZEKO I. LEHIAKETARENAK.

DEIALDIA

Eibarko Udalak, Armagintza Museoaren Merchandisinga Diseinatzeko I. Lehiaketa antolatu du. Edizioa: 2008.

PARTEHARTZAILEAK

Lehiaketa hau, Publizitate, Diseinu nahiz Industria Diseinuko ikasle eta profesionalei zuzendua dago. Lanak bakarka edota taldeka aurkeztu ahal izango dira.

GAIA

Lehiaketak, merchandisingerako produktuak sortzea eta diseinatzea du helburu: originalak, lehiaketa honetarako bereziki sortuak, Museoan saltzekoak eta Museoaren gaiarekin lotutakoak. Produktuak sormen maila eta merkaturatze-ahalmen handikoak izan behar dira, Espainian edota Espainiatik kanpo patentatutakoak edo patentatu daitezkeenak eta industria-fabrikazioz egiteko modukoak. Nahi beste diseinu aurkez daitezke. Diseinatutako produktuek, derrigorrez, Museoaren logotipoa eta ‘Eibar’ hitza eramango dute. ‘Museoa’ hitza sartu ala ez diseinatzaileen esku geratzen da.

LANEN AURKEZPENA

Diseinuak aurkezteko epea 2008ko irailaren 15ean amaituko da, 13:30ean. PEGORAn, herritarren zerbitzurako bulegoan, aurkeztu beharko dira (Untzaga plaza, Eibar). Kartazalean, “ARMAGINTZA MUSEOAREN MERCHADINSINGA DISEINATZEKO I. LEHIAKETA” jarri beharko da, ondo ikusteko moduan.

Partehartzaile bakoitzak lanak era honetan aurkeztu behar ditu:

  • Produktu-diseinu bakoitzeko kartazal bat erabiliko da; kartazalaren kanpoaldean diseinuaren lema jarriko da. Barruan hauxe sartu behar da:
  1. ERREPRESENTAZIO GRAFIKOA: proposamena inprimituta kolorezko laminetan eta DIN A3 formatoan. Edozein teknika erabil daiteke: krokisak, marrazkiak teknika lehor zein hezeak erabilita, baliabide digitalak, azken ukituak emandako argazkiak…
  2. AZALPEN TXOSTENA Proiektua zehazten duen orria. Planoak, zehaztapen orria, produktua fabrikatzeak gutxi gora-behera ekarriko duen gastua eta balizko fabrikatzaileak.
  3. AZALPEN TXOSTENA eta ERREPRESENTAZIO GRAFIKOA CD batean ekarri behar dira bereizmen handiko jpg. formatoan.

Beste kartazal batean, kanpoaldean, Autorearen datuak + lema (partehartzaileak aukeratu duena) idatzi beharko dira, eta barruan, partehartze fitxa sartu. Fitxak honako datu hauek izango ditu: Lema, Autorearen izena eta abizena, NAN,helbidea eta telefono zenbakia, helbide elektronikoa, Curriculuma eta autorearen sinadura.

LAN HAUTAKETA

Epaimahaiak, lehiakideek aurkeztutako lanen artean lan finalistak hautauko ditu. Emaitzak irailaren 19an jakinaraziko zaizkie finalistei posta elektronikoz, eta Museoaren webgunean eta hedabideetan kaleratuko dira.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia Batzorde Antolatzaileak izendatuko du, eta honako hauek osatuko dute: Armagintza elkarteak, Eibarko Udalak, Armagintza Industriaren Museoak eta Industria Diseinuko teknikari batek.

Epaimahaiak erabakiko du aurkeztutako lanak onargarriak diren ala ez. Horretarako, aurrehautaketa bat egingo du lehiaketaren oinarrietan zehaztutako irizpideak betetzen dituzten ala ez ikusita. Sariak aho batez, edo botoen gehiengoaren arabera, emango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sari bakoitza emateko arrazoiak zeintzuk izan diren azalduko du epaimahaiak. Sariren bat ez ematea ere gerta liteke, epaimahaiari aurkeztutako diseinuek nahikoa merezimendu betetzen ez dutela irizten bazaio.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

Berrikuntzan, funtzionaltasunean eta bukaera estetiko zein grafikoan nabarmentzen diren lanak hautatuko ditu Epaimahaiak. Era berean, Epaimahaiak, sariak esleitzerakoan, oso kontuan hartuko du piezak edo proiektuak industrialki egiteko modukoak izatea. Bestalde, diseinatutako produktuen prezioa merkea izatea ere oso kontuan hartuko du.

SARIA

Bost sari esleitzea aurreikusten da, 360€-koa bakoitza. Erakunde deialdi-egilea izango da -autoreak berariaz egindako lagapenaz- hautatutako proposamen guztien jabetza intelektual eta industrial guztien titular bakarra, eta horretarako ez du behar autorearen berariazko baimenik. Hautatutako produktua, inolako eskubide mugarik gabe, nolanahi eta non-nahi,erreproduzitu, editatu, saldu, zabaldu, hedatu eta merkaturatu ahal izango du, egun dagoen edo etorkizunean sor daitekeen edozein bitarteko erabilita. Diseinua Patenteetako eta Marketako Espainiako Bulegoan, Munduko Jabetza Intelektualeko Erakundean, Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoan, edo industria-jabetzako beste edozein bulegotan erregistratzeko eskubidea izango du; edo egiletza eskubidea jabetza intelektualaren Espainikako erregistroan edo edozein herrialdetako jabetza intelektualeko beste edozein bulegotan erregistratzekoa ere bai.

Erakunde deialdi-egileak askatasun osoz erabili ahal izango du hautatutako proposamena; ahalmen osoa izango du jabetza industrialaren edo intelektualaren bere eskubideak hirugarren baten esku lagatzeko, betiere, Jabetza Intelektualaren Legeak aitortutako egile eskubideak errespetatuz.

Hautatutako lehiakideak ezin izango du, idatzizko aldez aurreko baimenik gabe, proposamen irabazlearen notiziarik, marrazkirik eta argazkirik argitaratu; ezta hirugarren bati horiek argitaratzeko baimenik eman ere.

LANAK ITZULTZEA

Saririk jaso ez duten lanak urriaren 31n jaso beharko dira, 16:00etatik 20:00etara, Museoaren harreran. Batzen ez diren lanak bidaltzaileei itzuliko zaizkie; bidalketa-gastuak udalaren kargu geratuko dira.

LANEN ERAKUSKETA

Armagintzaren Museoak erreserba-eskubidea du hautatutako lanak nahiz egoki irizten zaizkion gainerako lanak aipatzeko, kaleratzeko edo/eta erakusteko, autore bakoitzaren izena aipatuta; hori dena, Museoaren zabalkundeari begira.

PUBLIZITATEA

Lehiaketaren emaitzari ahalik eta publizitaterik handiena egingo zaio aldizkari espezializatuetan, eta aurkeztutako lanetan interesen bat izan dezaketen industria-aldizkarietan.

BALDINTZA OROKORRAK

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartu beharra dakar. Ez dira onartuko epez kanpo heltzen diren lanak edota hemen ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.

ARGIBIDEAK

Oinarri hauei buruzko edozein argibide Armagintza Museoan eskatu ahal izango da, eskatzaileak onartzeko azken eguna arte.

ARMAGINTZAREN MUSEOA/ MUSEO DE LA INDUSTRIA ARMERA

Bista Eder 10. 20600 Eibar Gipuzkoa

Tel.(0034)943708446

fax (0034) 943708436

museo.ei@eibar.net

PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa

Untzaga plaza z/g. 20600 Eibar (Gipuzkoa)

Tel. 943 708 400