500.000 euroko diru-laguntza eman dio kutxak Eibarko Armagintzaren Museoari

2008/03/03
Iñaki Arriolak eta Jesús M. Alkainek lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Iñaki Arriola Eibarko alkateak eta Jesús María Alkain kutxaren Gizarte Ekintzako zuzendariak sinatu duten hitzarmenaren arabera, 500.000 euroko diru-laguntza eman du Gipuzkoako kutxak Eibarko Armagintzaren Museoa eraikitzeko lanen zati bat ordaintzeko.

Eibarko iragan historiko, industria-tradizio eta armagintzaren berri ematea eta hala bertako biztanleei nola bisitariei bertako ondarea ezagutaraztea da Armagintzaren Museoaren helburu, kultura-turismoa garatzeko lurralde-estrategiaren barruan.

Irizpide berritzaileak erabili dira diseinuan, eta kultura-, heziketa- eta turismo-ekipamendua sortu du museoak, balio ludiko eta pedagogikoak heda ditzan Eibarko industria- eta historia-ondareak. Jesús María Alkainek adierazi du Gipuzkoako gizartearen zerbitzura dagoen Eibarko kultura-proiektu integraltzat duela kutxak Armagintzaren Museoa.Kutxa Obra Social