Museoak Venatoria-Fitac azokan parte hartuko du.

2008/02/25
Museoa, martxoaren 7 , 8 eta 9an, Juan Carlos I azoka-parkean antolatuko den Venatoria-Fitac izeneko bigarren ehiza azokan egongo da.
Card image cap

Bi azokek bat eginda antolatuko den azoka hau Espainian inoiz antolatu den azoka handiena eta garrantzitsuena izango da. Eibartik eta Debabarrenatik 15 enpresa inguru joango dira azoka honetara. Grulla, Garbi, Kemen eta Arrieta Museoarekin batera egongo dira. Museoak 18 metro karratu hartuko ditu, eta garai ezberdinetako 20 arma motza erakutsiko ditu. Eibarko Udalak, Fitac-en "Tiro, Arma eta Ehizaren Nazioarteko Azoka"ren aurreko edizioetan parte hartu izan du, baina Museoa zabalik dagoenetik hauxe izango da lehenbiziko aldia. Beste urte batzuetan, Madrilen eta Sevillan, eduki duen harrera ona ikusita, arrakasta ziurtatuta dagoela esan daiteke.